Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' diskoa kaleratu du

Aritz Mutiozabal 2013ko otsailaren 28a

Igelaren Bandak bihar goizean aurkeztuko du prentsaurrean, Donostian, bere ibilbideko bigarren diskoa: Preguntatxo bat (Elkar). Galdera bakarra eskas geratzen da, ordea, Bixente Martinez (Eibar, 1954) musikari beteranoaren proiektu era­berritua gogotik ezagutzeko. Baita preguntatxo horren atzean dagoen erantzuna ezagutzeko ere. Hona hemen Urola Kostako Hitzak egin dion elkarrizketaren ikus-entzunezkoa: http://youtu.be/nHeFgO8_4dc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide