Boladatxo baterako Anari taldeak jotzeari utziko dio bertako zenbait partaideren proiektuak aurrera eraman ahal izateko.Hala ere, lau kontzertu egingo dituzte bira bukatzeko. Martxoaren 10ean izango da Zarautzen, Putzuzulo Amets Fabrikan. 19:00etan hasiko du emanaldia. Xakela Gaztetxe Asanbladak, Zarauzko Sorginak taldeak eta Bilgune Feministak antolatu dute ekitaldi hori.
Informazio gehiagorako:
www.putzuzulo.net