Euskaraz jakin ez eta seme-alabei etxeko lanekin laguntzeko azalpenak

Zarauzko Hitza 2013ko otsailaren 27a

Balurdin Guraso elkarteak Orokietako gurasoei zuzendutako Nola lagundu seme alabei etxerako lanekin, euskaraz ez badakigu?  hitzaldi tailerra antolatu du, biharko. Kike Amonarriz kazetariak gidatuko du eta batez ere guraso erdaldunei laguntzea izango du xede. Bertaratzen direnen galdera eta kezkak izango dira abiapuntua eta tailer dinamiko baten bitartez, seme-alabei etxerako lanekin nola lagundu eta haurren euskalduntzean asko egin dezaketela azalduko da. 18:00etan izango da,  Haur Hezkuntzako eraikineko psikomotrizidade gelan izango da. Zaintza zerbitzua egongo da eta hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide