Bertso sabeldantza ostiralean, Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 27a

Bertso sabeldantza emanaldia antolatu du Bilgune Feministak ostiralerako. Ekitaldia Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango da eta Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Urbieta eta Rosi Lazkano izango dira bertan. Iraia Elias ariko da gaiak jartzen eta Ekialdeko Sabeldantzariak, berriz, dantzan. 22:00etatik aurrera izango da, eta sarrera bost euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide