Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilabeteko azken ostegunero legez, ekitaldi berezia antolatu dute biharko Kafe Torero kultur egitasmoko ordezkariek. Satxa Soriazu eta Jorge Abadias musikari donostiarrek kontzertua eskainiko dute Zarauzko Euskalduna Tabernan. Jazz musika leun eta sakona gozatzeko gogoa duen orok hitzordua izango du, 21:30etik aurrera. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu www.kafetorero.com gunea .