Ostiralean irekiko dituzte Arraunetxeko ateak

Karkara.eus 2013ko otsailaren 26a

6.000 metro koadroko eraikinak ia sei milioi euroko aurrekontua izan du.

Inaugurazio ekitaldia martxoaren 1ean, ostiralean, izango bada ere, gaur, asteazkena Arraunetxen izan dira erakundeetako ordezkariak Arrauneko eta Piraguismorako Teknifikazio Zentro berria bisitatu eta erakusten. Han izan dira

Beñat Solaberrieta Orioko alkatea, Joxe

Anjel Iparragirre zinegotzia, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria,

Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Mikel Mendarte Kutxa

Fundazioko ordezkaria, Ibon Huegun Orio Arraunketa Elkarteko presidentea, Iban Maza Babyauto erakundeko kidea eta Gipuzkoako eta Euskadiko Piraguismo Federazioen ordezkari Jose Mari Urkiola eta Joseba Saies.

Aurkezpenean azaldu dutenez, Aro berri bat zabaltzeko nahiarekin aurkeztu dute zentro berria: Orio Arraunketa Elkartearentzat etxe berria izateaz gain, Euskal Herriko, Espainiako zein atzerriko federazioetako kirolarien bilakaeran sakontzeko kirol-gune erreferente izateko zabalduko ditu ateak Arraunetxek, esan du Beñat Solaberrieta alkateak.

Lau funtzio

Era berean, arraunari eta piraguismoari bultzada emango dion zentroa izango dela adierazi du alkateak, eta eraikinak lau funtzio izango dituela:

  1. Orio Arraunketa

    Elkartearen egoitza berria da eta kluba izango da erabiltzaile nagusia. Hala ere, publikoa zabala da. Hainbat programa daude eta teknifikazio zentroa izanik goi mailako kirolarientzako tokia izango da. Arraun eta piraguismokoekin hasi arren irekita gaude etorkizunean beste federazio batzuekin elkarlana egiteko, azaldu du Solaberrietak.

  2. Teknifikazio etxea da, etorkizuneko arraunlarien eta piraguisten

    progresioan laguntzeko –federazioek bideratuta–.

  3. Zerbitzu

    berrien bitartez arraunerako eta piraguismorako zaletasuna hedatzeko aukera

    emango du.

  4. Ikerketarako zentroa izango da aurrerantzean; arraunari eta

    piraguismoari dagozkien hobekuntza programak aztertu eta probatzeko lekua.

Eraikin berriak ia 6.000 metro koadro –5.895,07– izango ditu:

  • Beheko solairuan traineruak, zortzikoak, piraguak eta bestelako

    ontziak gordetzeko espazioa izango da, 4 eremutan banatuta.

  • Kirol eta errendimendu gunerik

    nagusiena lehen solairua izango da. Han daude 983 metro koadroko gimnasioa –arrauneko

    29 ergometro, piraguismoko 9 ergometro, indarra lantzeko 40tik gora makina– eta bertan 242 metro koadroko fosoa –apirilerako amaitua egotea

    aurreikusi dute–.

    Horrez gain, mediko kontsulta,

    fisioterapia gela, balorazio-test gelak, errekuperazio kontraste gela, bideo

    gela eta hipoxia zerbitzua izango ditu zentro berriak. Bigarren solairuan bulegoak,

    denda eta erabilera anitzeko gela ere baditu eraikinak.

  •  Bigarrenean, berriz, bulegoak,

    denda eta erabilera anitzeko gela.

Teknifikazio Zentroak erreferente

bilakatzeko ezaugarriak ere baditu eta aurkezpenean horren adierazgarri diren abiadura neurtzeko Encoder tresnak, oxigenoaren garraioa

hobetzen laguntzeko hipoxia- intermitente gelak, ontzien hidrodinamika

neurtzeko gailuak, ur hotz-bero kontrasteetan oinarritutako errekuperazio gela

edo esfortzu probak egiteko egokitutako gela ikusteko aukera izan da.

Aurrekontua

Arraunketarako eta

Piraguismorako Teknifikazio Zentroa Orioko Udalarena da, honek 

kudeatuko du eta beregain hartuko ditu hemendik aurrerako mantenu

gastuak. Guztira, 5.778.870,70 euroko aurrekontua izan du

proiektuak, eraikina bera eta barneko ekipamenduaren kostuarekin.  Urteroko aurrekontua, berriz, 100.000

eurokoa izango da. Gastu horri aurre egiteko, Udalak hainbat

zerbitzu eskaini nahi ditu: kirol medikuntza, fisioterapia zerbitzua,

aisialdirako arraunketa eta piraguismo kirol aukera…. Bestetik, Udalak enpresa

edo erakundeekin hitzarmenak lotzen jarraitzeko asmoa du teknifikazioko

arraunlariak eta piraguistak Oriora etor daitezen, esan du Beñat Solaberrietak.

Aurkezpena lagundu dieten guztiei eskerrak emateko eta garai hauetan zoriontzeko ere baliatu du alkateak, Orioko Udalak 
Arraunketarako eta

Piraguismorako Teknifikazio Zentroa aurrera eramateko  hainbat erakunderen diru laguntza jaso baitu:

  • Eusko Jaurlaritzak 2.561.035,5 euro: Arrantza

    Sailetik 1.861.035,5 euro eta Kirol Sailetik 700.000 euro.

  • Gipuzkoako Foru

    Aldunditik 1.000.000 euroko

  • Kutxak: 525.000 euro eman

    ditu.

Gainontzekoa, Orioko Udalak jarri du: 1.692.835 euro.

Laguntzaileen hitzak

Aurkezpenean izan diren erakundeetako ordezkariek hartu dute hitza gero. Mikel

Mendarte Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkariak kirolarekiko daukaten

konpromisoa berretsi du: Orain dela hiru urte proiektu hau babestea erabaki genuen teknifikazio zentroak beharrezkoak dira dira gure oinarrizko kirolek salto kualitatibo bat emateko. Era berean esan du, Arraunetxek arraunari eta piraguismoari ekarpen handia egingo diola, eta Orio da leku aproposa horretarako. Kutxako bezeroak ere eskertu ditu, Gipuzkoako ehunka haur Kutxaren eskutik hona etorriko direlako, instalazioak ezagutzera, ikastaroak egitera, harrobia sortzera…  

Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru

Aldundiko Kirol zuzendariaren hitzetan, kirola bultzatzeko kirolarien errendimendurako instalazioak beharrezkoak dira eta

era berean, beste erabilera bat ere izango dutenak: kirolarien errendimendua hobetzeaz gain, herritarren aisialdirako zabaldu daitezkeen kirol instalazioak bultzatzeko lanean ari gara. Gaineratu du horrelako instalazioak erabili egin behar direla eta horretara gonbidatu ditu arraunlariak. Foru Aldundiaren nahia da Gipuzkoako arraun talde guztiek hemen teknifikazioa egin ahal izatea, hau izan behar da arraunlari guztiak prestatzen lagunduko duen zentroa, ez entrenatzeko soilik balioko duena. Eta Gipuzkoakoei ez ezik Euskal Herriko arraunlari guztiei.

Jon Redondok, Eusko

Jaurlaritzako Kirol zuzendari izan arren, oriotarra izanik, iraganera begira jarri eta Orioko herriak

arraun historia oparoa duela esan du. Garai batean hasi ziren herri honetan arraunean indartsu lanean eta horren ondorio da gaur ikusten dugun instalazioa. Instalazioa Orion egotea ezinbestekoa zela ere esan du, amets hori jarraituz bai arraunlari eta baita piraguistek dominak lortzen segitzeko. Amaitzeko esan du etorkizunean eraikina txiki geratzea ilusioz jasoko lukeela: Gure esku dago erabilera bultzatzea, instalazio honek dituen baliabideak aprobetxatzea eta kirol etekinak ateratzea. Era berean gure esku dago garai batean amets izan zena etorkizunean txiki gelditzea.

Beñat Solabarrietak Orioko

alkateak guztiei eskerrak emanez amaitu du aurkezpena. Bide batez herritarrei jakinarazi nahi izan diete, zentroa bertatik bertara ikusteko eta bisitatzeko aukera igandean, martxoaren 3an izango dutela goizez, 11:00etan irekiko dituelako ateak.



6.000 metro koadroko eraikinak ia sei milioi euroko aurrekontua izan du.

Inaugurazio ekitaldia martxoaren 1ean, ostiralean, izango bada ere, gaur, asteazkena Arraunetxen izan dira erakundeetako ordezkariak Arrauneko eta Piraguismorako Teknifikazio Zentro berria bisitatu eta erakusten. Han izan dira Beñat Solaberrieta Orioko alkatea, Joxe Anjel Iparragirre zinegotzia, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Mikel Mendarte Kutxa Fundazioko ordezkaria, Ibon Huegun Orio Arraunketa Elkarteko presidentea, Iban Maza Babyauto erakundeko kidea eta Gipuzkoako eta Euskadiko Piraguismo Federazioen ordezkari Jose Mari Urkiola eta Joseba Saies.

Aurkezpenean azaldu dutenez, Aro berri bat zabaltzeko nahiarekin aurkeztu dute zentro berria: Orio Arraunketa Elkartearentzat etxe berria izateaz gain, Euskal Herriko, Espainiako zein atzerriko federazioetako kirolarien bilakaeran sakontzeko kirol-gune erreferente izateko zabalduko ditu ateak Arraunetxek, esan du Beñat Solaberrieta alkateak.

Lau funtzio

Era berean, arraunari eta piraguismoari bultzada emango dion zentroa izango dela adierazi du alkateak, eta eraikinak lau funtzio izango dituela:

  1. Orio Arraunketa Elkartearen egoitza berria da eta kluba izango da erabiltzaile nagusia. Hala ere, publikoa zabala da. Hainbat programa daude eta teknifikazio zentroa izanik goi mailako kirolarientzako tokia izango da. Arraun eta piraguismokoekin hasi arren irekita gaude etorkizunean beste federazio batzuekin elkarlana egiteko, azaldu du Solaberrietak.
  2. Teknifikazio etxea da, etorkizuneko arraunlarien eta piraguisten progresioan laguntzeko –federazioek bideratuta–.
  3. Zerbitzu berrien bitartez arraunerako eta piraguismorako zaletasuna hedatzeko aukera emango du.
  4. Ikerketarako zentroa izango da aurrerantzean; arraunari eta piraguismoari dagozkien hobekuntza programak aztertu eta probatzeko lekua.

Eraikin berriak ia 6.000 metro koadro –5.895,07– izango ditu:

  • Beheko solairuan traineruak, zortzikoak, piraguak eta bestelako ontziak gordetzeko espazioa izango da, 4 eremutan banatuta.
  • Kirol eta errendimendu gunerik nagusiena lehen solairua izango da. Han daude 983 metro koadroko gimnasioa –arrauneko 29 ergometro, piraguismoko 9 ergometro, indarra lantzeko 40tik gora makina– eta bertan 242 metro koadroko fosoa –apirilerako amaitua egotea aurreikusi dute–. Arraunetxe gimnasio

    Horrez gain, mediko kontsulta, fisioterapia gela, balorazio-test gelak, errekuperazio kontraste gela, bideo gela eta hipoxia zerbitzua izango ditu zentro berriak. Bigarren solairuan bulegoak, denda eta erabilera anitzeko gela ere baditu eraikinak.

  •  Bigarrenean, berriz, bulegoak, denda eta erabilera anitzeko gela.

Arraunetxe hipoxia gelaTeknifikazio Zentroak erreferente bilakatzeko ezaugarriak ere baditu eta aurkezpenean horren adierazgarri diren abiadura neurtzeko Encoder tresnak, oxigenoaren garraioa hobetzen laguntzeko hipoxia- intermitente gelak, ontzien hidrodinamika neurtzeko gailuak, ur hotz-bero kontrasteetan oinarritutako errekuperazio gela edo esfortzu probak egiteko egokitutako gela ikusteko aukera izan da.

Aurrekontua

Arraunketarako eta Piraguismorako Teknifikazio Zentroa Orioko Udalarena da, honek  kudeatuko du eta beregain hartuko ditu hemendik aurrerako mantenu gastuak. Guztira, 5.778.870,70 euroko aurrekontua izan du proiektuak, eraikina bera eta barneko ekipamenduaren kostuarekin.  Urteroko aurrekontua, berriz, 100.000 eurokoa izango da. Gastu horri aurre egiteko, Udalak hainbat zerbitzu eskaini nahi ditu: kirol medikuntza, fisioterapia zerbitzua, aisialdirako arraunketa eta piraguismo kirol aukera…. Bestetik, Udalak enpresa edo erakundeekin hitzarmenak lotzen jarraitzeko asmoa du teknifikazioko arraunlariak eta piraguistak Oriora etor daitezen, esan du Beñat Solaberrietak.

Aurkezpena lagundu dieten guztiei eskerrak emateko eta garai hauetan zoriontzeko ere baliatu du alkateak, Orioko Udalak 
Arraunketarako eta Piraguismorako Teknifikazio Zentroa aurrera eramateko  hainbat erakunderen diru laguntza jaso baitu:

  • Eusko Jaurlaritzak 2.561.035,5 euro: Arrantza Sailetik 1.861.035,5 euro eta Kirol Sailetik 700.000 euro.
  • Gipuzkoako Foru Aldunditik 1.000.000 euroko
  • Kutxak: 525.000 euro eman ditu.

Gainontzekoa, Orioko Udalak jarri du: 1.692.835 euro.

Laguntzaileen hitzak

Aurkezpenean izan diren erakundeetako ordezkariek hartu dute hitza gero. Mikel Mendarte Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkariak kirolarekiko daukaten konpromisoa berretsi du: Orain dela hiru urte proiektu hau babestea erabaki genuen teknifikazio zentroak beharrezkoak dira dira gure oinarrizko kirolek salto kualitatibo bat emateko. Era berean esan du, Arraunetxek arraunari eta piraguismoari ekarpen handia egingo diola, eta Orio da leku aproposa horretarako. Kutxako bezeroak ere eskertu ditu, Gipuzkoako ehunka haur Kutxaren eskutik hona etorriko direlako, instalazioak ezagutzera, ikastaroak egitera, harrobia sortzera…  

Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariaren hitzetan, kirola bultzatzeko kirolarien errendimendurako instalazioak beharrezkoak dira eta era berean, beste erabilera bat ere izango dutenak: kirolarien errendimendua hobetzeaz gain, herritarren aisialdirako zabaldu daitezkeen kirol instalazioak bultzatzeko lanean ari gara. Gaineratu du horrelako instalazioak erabili egin behar direla eta horretara gonbidatu ditu arraunlariak. Foru Aldundiaren nahia da Gipuzkoako arraun talde guztiek hemen teknifikazioa egin ahal izatea, hau izan behar da arraunlari guztiak prestatzen lagunduko duen zentroa, ez entrenatzeko soilik balioko duena. Eta Gipuzkoakoei ez ezik Euskal Herriko arraunlari guztiei.

Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari izan arren, oriotarra izanik, iraganera begira jarri eta Orioko herriak arraun historia oparoa duela esan du. Garai batean hasi ziren herri honetan arraunean indartsu lanean eta horren ondorio da gaur ikusten dugun instalazioa. Instalazioa Orion egotea ezinbestekoa zela ere esan du, amets hori jarraituz bai arraunlari eta baita piraguistek dominak lortzen segitzeko. Amaitzeko esan du etorkizunean eraikina txiki geratzea ilusioz jasoko lukeela: Gure esku dago erabilera bultzatzea, instalazio honek dituen baliabideak aprobetxatzea eta kirol etekinak ateratzea. Era berean gure esku dago garai batean amets izan zena etorkizunean txiki gelditzea.

Beñat Solabarrietak Orioko alkateak guztiei eskerrak emanez amaitu du aurkezpena. Bide batez herritarrei jakinarazi nahi izan diete, zentroa bertatik bertara ikusteko eta bisitatzeko aukera igandean, martxoaren 3an izango dutela goizez, 11:00etan irekiko dituelako ateak.



Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide