«Atea ixtea». Horixe egotzi diote hamasei natur taldek Gipuzkoako Foru Aldundiari. «Agintari berriak izanagatik, aurrekoen ildo beretik jarraitzen dute. Politiketan ez dugu aldaketarik ikusten. Ez dute kontuan hartzen gure iritzia», salatu zuen atzo Zumaiako Natur Elkarteko kide Aitor Leizak. Horrenbestez, natur talde horiek amaitutzat eman dute duela urte eta erdi aldundiarekin hasitako elkarlana. Dena den, aldundiarekin harremanetan jarraitzeko asmoa berretsi dute. «Prest gaude haiekin hitz egiten jarraitzeko».Albiste osoa irakurri Berria.info-n