Zer egin dezakegu etxe kaleratzeen aurrean?

Baleike 2013ko otsailaren 27a

Etxe kaleratzeak dira krisi ekonomikoak eragin duen arazo larri eta mingarrienetako bat. Euskal Herrian ehundaka dira dagoeneko etxea kendu dieten herritarrak; asko bizi dira etxea galtzeko beldurrarekin. Zumaia ez da arazo horretatik aparte bizi. Gaia...

Etxe kaleratzeak dira krisi ekonomikoak eragin duen arazo larri eta mingarrienetako bat. Euskal Herrian ehundaka dira dagoeneko etxea kendu dieten herritarrak; asko bizi dira etxea galtzeko beldurrarekin. Zumaia ez da arazo horretatik aparte bizi. Gaiari buruzko informazioa emateko, izan daitezkeen kezkak argitzeko eta laguntza eskaintzeko borondatearekin, bihar, osteguna, hitzaldia emango du Gipuzkoako Stop Desahucios taldeak, Alondegian, 19:30ean. Gaiarekin kezkatuta dauden herritarrek aukera bikaina dute lehen eskuko informazioa jaso eta elkartearekin harremanetan jartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide