Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inhar Agirrezabal eta Garbiñe Pedroso arkitektuek eskuratu dute Daniel Txopitea beka. Pasa den urrian jarri zuen martxan Zarauzko Udaleko Kultura sailak artista horren omenezko arte sorkuntzarako beka, eta atzo arratsaldean elkartu zen epaimahaia hautagaien artean proposamen egokiena erabakitzeko. Ismael Manterola, Ainhize Txopitea, Koldobika Jauregi eta Gari Berasaluzek osatutako epaimahaiak bi lagunek Zarautz arkitekturaren ikuspegitik berrirakurtzeko eta horren harira sortuko den maketa-lorategi bizia sortu ahal izateko proiektua aukeratu dute. Sortze prozesua aurrera eramateko 3.000 euroko laguntza jasoko dute, eta Sortaldea kultur eremua baliatu ahalko dute lana egin eta erakusteko. Proiektuaren iraupena gutxienez hiru hilabetekoa izango da, eta gehienez sei hilabetekoa.
Proiektuaren informazio gehiago: zuzarautz.info