Asteburuan bi estropada jokatu dira Orioko errioko uretan. Larunbatean, otsailaren 23an, Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako bosgarren jardunaldia izan zen jokoan Orioko Arraunketa Elkarteak antolatua. Lineako 35 estropada izan ziren, infantilak eta beteranoak 1.000 metrotan eta kadete, jubenil eta seniorrak 1.500ean. Hona hemen oriotarren emaitzak.
- Infantil mutilen biko skulla: 3. 04:57,11-irabazlearengandik 0:40,88ra
- Infantil mutilen skiffa: 1. 05:40,19
- Infantil nesken biko skulla-Orio A: 1. 04:34,43
- Infantil nesken biko skulla-Orio B: 3. 05:25,35-irabazlearengandik 0:50,92ra
- Infantil nesken lauko skulla: 1. 04:39,83
- Kadete mutilen biko skulla: 3. 06:36,69-irabazlearengandik 0:45,64ra
- Kadete mutilen lemazainik gabeko lauko skulla: 2. 05:36,75-irabazlearengandik 0:00,96ra
- Kadete nesken biko skulla-Orio A: 1. 06:23,54
- Jubenil mutilen biko skulla: 3. 07:04,03-irabazlearengandik 1:11,77ra
- Senior mutilen lemazainik gabeko biko skulla-Orio B: 1. 05:28,56
- Senior mutilen lemazainik gabeko biko skulla-Orio A: 2. 05:35,94-irabazlearengandik 0:07,38ra
- Kadete mutilen skiffa: 3. 06:36,00-irabazlearengandik 0:08,06ra
- Jubenil mutilen lemazainik gabeko lauko skulla: 1. 05:34,57
- Jubenil mutilen lemazaindun lauko skulla:1. 06:07,51
- Jubenil nesken biko skulla: 3. 06:16,18-irabazlearengandik 0:06,83ra
- Kadete nesken skiffa-Orio A: 6. 07:42,30-irabazlearengandik 1:04,36ra
- Senior mutilen lemazainik gabeko lauko skulla-Orio B: 1. 04:49,27
- Senior mutilen lemazainik gabeko lauko skulla-Orio A: 2. 04:55,57-irabazlearengandik 0:06,30ra
Bestalde, igandean, Zarautz Arraun elkarteak antolatutako Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia izan zen Orion. Oriotarrak Infantil-kadete mailako nesketan; kadete mutiletan eta senior mutiletan izan ziren irabazle. Horrela sailkatu ziren gainontzekoak:
- Infantil-kadete neskak: 1. 04:55,64
- Infantil mutilak: 6. 05:23,34
- Kadete mutilak-Orio A: 1. 07:03,77
- Kadete mutilak-Orio B: Deskalifikatuta
- Jubenil-Senior neskak: 8. 10:20,04-irabazlearengandik 0:31,43ra
- Jubenil mutilak -Orio A: 2. 09:33,24-irabazlearengandik 0:11,46ra
- Senior mutilak: 1. 08:58,03