Cambridgeko azterketak egiteko aukera Zarauzko Antonianon

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 25a

KE-k Cambridgeko unibertsitatearekin duen hitzarmenaz baliatuz, Antoniano Ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da. Azterketa hauen deialdia irekia da, eta edonork eman dezake izena horietan parte hartzeko. Honako maila hauetako azterketak egingo dira: -First: idatzizko proba ekainaren 8an, larunbatean  eta ahozkoa maiatzaren 24tik ekainaren 16ra (data zehatza ez dute finkatu oraindik). 150 euroko kostua izango dute azterketok egiteak. -Advanced: idatzizko proba ekainaren 12an, larunbatean, eta ahozkoa maiatzaren 24tik ekainaren 16ra (data zehatza ez dute finkatu oraindik). 165 euroko kostua izango dute azterketok egiteak. Martxoaren 4tik aprirlaren 10era eman ahalko da izena, Antoniano Ikastetxeko idazkaritzan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide