Inda Mendi taldeak irteera antolatu du iganderako. Oraingoan Bizkaia aldera joko dute; Urkiola-Saibi- Errailtabaso eta Mañaria inguruan egingo dute goiz buelta. 07:30ean irtengo dira Txomin Agirre kaitik. Ohi bezala, goiko estankoan eman beharko dute izena interesa dutenek edota 943-860357 telefono zenbakira deituta. Helduek sei euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, lau euro.