Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den asteburuan Euskal Herriko V. Mus Txapelketako herrialdeko finalak jokatu ziren, mila pertsona inguruk parte hartuz. Gipuzkoako herrialdeko finalean Joxean eta Antonio Bereziartua Zestoako aita-semeak txapeldun orde gelditu dira, Larraulgo Jose Antonio Arizeta eta Juan Kortajarenaren atzetik. Gipuzkoako finala joan den larunbatean jokatu zen Segurako frontoian eta 32 bikote zeuden sailkatuta.
Euskal Herriko Mus Federazioak antolatu du txapelketa. "Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatzen dug Euskal Herriko Mus Txapelketa", diote mus federaziokoek. Martxoaren 9an Euskal Herri osoko muslariak Euskal Herriko museko final nazionala jokatuko dute, Agurainen (Araba).