'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' hitzaldia asteazkenean, Getarian

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 25a

Mozorrotzea ez da disfrazatzea hitzaldia eskainiko du Oier Araolaza antropologo eta kazetariak Getariako alondegian, asteazkenean. Neguko Festetan kokatu, eta horren inguruan zenbait galdera egingo dizkiogu gure buruari. Zer zerikusi dute Halloweenek, Santa Klausek, Olentzerok edo Santa Agedak inauteriekin? Zer da mozorrotzea? Disfrazatzea gauza bera da? Zer dira arketipoak eta zer zerikusi dute inauteriekin? Zer egingo dut aurtengo inauterietan, mozorrotu ala disfrazatu?, halako kontuak izango ditu hizpide, 19:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide