Gaur goizean ere zuri esnatu da Aia (Argazkia: Agurtzane Arrillaga)
Elurra arazoak sortzen ari da Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen Azkaraten. Elurra kentzeko makina trabatuta gelditu ondoren errepidea itxita egon da goizetik eguerdira bitartean, baina Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, 13:30ean aldean berriro zabaldu dute mendatea. Elurraren ondorioz, Azkarate itxita egon da goizaldetik, baina 10:00 alderako zabaldu dute mendatea. Bidanian kateak behar dituzte auto zein kamioiek, eta Urrakin elurra ari duela-eta, tentuz gidatzea gomendatu dute.
Elurtuta daude eskualdeko hainbat txoko. Kostan elurra bota du baina ez du zuritu. Metroak gora egin ahala, berriz, paisaia zuri bihurtu da asteburuan. Errezilen, esaterako, elur asko egin du, eta herria zuriz estali da. Azpeititik Errezilera Urrakitik joan behar dute ibilgailuek, GI-2634 errepidea itxita dagoelako azken egunetan, luizi baten ondorioz. Errezileko Udalak adierazi du goizean pasa dela elurra kentzeko makina Urrakitik, baina ordutik gehiago ez dela pasa adierazi du. Oraindik elurra ari da Errezilen. Dena den, zerbitzu guztiak martxan daude herrian.
Azkoitiko Madarixa bideko Otarre jatetxetik ateratako irudia
(Jon Andoni Martin)
Azkoitiko Madarixa ingurua
(Jon Andoni Martin)