Zarauztarra Txirrindulari Taldeak denboraldi berria aurkeztu du

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko otsailaren 23a

Gaur goizean Zarauztarra Txirrindulari Taldeak denboraldi berriari hasiera emateko asmoz 2013 denboraldiko aurkezpen ekitaldia egin du Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian. Bertan izan dira taldeko txirrindulari eta arduradunak, baita lasterketero euren seme-alabekin batera  batetik bestera ibiltzen diren gurasoak ere. Ekitaldia alaitzeko trikitilariek Fandango eta Ari-arina jo dituzte; Andoni Egaña eta Beñat Jauregi bertsolariek txirrindulariek denboraldia gogoz eta ilusioz abiatu dezaten bertso batzuk eskaini dizkiete Zarauztarra taldeko kideei. Txirrindularien omenez dantzatutako Agurrarekin eman diete amaiera ekitaldiari.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide