Zestoan Santakutzetako Pilota Txapelketa otsailaren 26an hasiko da

Nerea Uranga 2013ko otsailaren 22a

Zestoako Santakutzetako Pilota Txapelketa asteartean hasiko da (Ekain Guraso Elkartea) Zestoako Santakutzetako Pilota Txapelketa asteartean (otsailak 26) hasiko da, Zestoako Pilota Eskolak, Zestoa herri ikastetxeak eta Ekain guraso elkarteak antolatuta. Herriko haurren artean pilota sustatzeko helburuarekin antolatu dute lehia. Alebin eta benjamin mailako neska-mutilen pilota partidak asteartetan eta ostegunetan jokatuko dituzte, 16:45etik 18:00etara. Aurrebenjaminetako lehenengo eta bigarrengo mutilek, berriz, larunbat goizetan dituzte partidak. Epaile lanak pilotan izena eman dutenen gurasoek jardungo dute, baina beste norbaitek lan hori egin nahiko balu guraso elkartekoekin jarri beharko du harremanetan ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Pilota txapelketaren finalak Santakutzetan jokatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide