'Buah txabal' da gaur, 22:00etan, Kultur Etxean
Korrika 18 euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an hasiko da Andoainen, 11 egunez gelditu gabe herriz herri ibili ondoren martxoaren 24an helduko da Baionara.
Martxoaren 23an Zestoatik pasatuko da, 11:09an. Zestoako Korrikako herri batzordeak gaurtik hasi eta martxoaren 23ra bitartean hainbat ekitaldi antolatu du herrian, euskararen aldeko lasterketa datorrenerako motorrak berotzen joateko.
-
Gaur, otsailak 22, (ostirala),
Buah txabal ikuskizuna ikusteko aukera egongo da, 22:00etan, Kultur Etxean.
-
Martxoaren 8an, 20:30ean, Ipuin BERotikoak izango da, Liburutegian.
-
Martxoaren 15ean, udaletxeko arkupetan txotxa eta pikoteoa izango da eta Gaztetxean, bertso saioa. Han, losintxa lehiaketako herriko irabazlea jakinaraziko dute.
-
Martxoaren 17an, Zestoako Herri Krosean kamisetak saltzeko mahaia jarriko dute.
-
Martxoaren 22an, Korrika Txikia izango da.
-
Martxoaren 23an, 11:00etan, Korrika 18.