Lizardi Institutuko ikasleak, Londresen

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 22a

60 ikasleak Londresko Soho auzoan. ARGAZKIA: LIZARDI INSTITUTUA

Zarauzko Lizardi Institutuak atzerriko hizkuntzak indartzeko Batxilergo Eleaniztuna eskaintzeaz gain, beste hainbat ekintza antolatzen ditu. Horien artean, bi urtetik behin Londresera egiten den bidaia. Aurten 60 ikasleak bidaiatu dute bertara sei egun pasatzera. Ingelesa praktikatzeaz gai, monumentuak eta museoak bisitatu dituzte. Aukera izan dute, halaber, hiriko kaleetan zehar ibiltzeko eta bertako bizimodua eta merkatuak ezagutzeko, horien artean, hain entzutetsuak diren Candem Town eta Portobelo. Bi urte barru berriro izango dute ikasleek bidaia  hau egiteko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide