Guara mendizerrara irteera antolatu du Pagoetak, Aste Santurako

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 22a

Pagoeta Mendizale Elkarteak Guara mendizerrara irteera antolatu du Aste Santurako. Martxoaren 28an irtengo dira Zarauztik, goizeko 07:30ean eta itzulera apirilaren 1ean  izango da. Izena elkartearen egoitzan (Sta. Marina kalea, 2-1.) eman behar da, otsailaren 25etik martxoaren 14ra, astelehenetan eta ostegunetan, arratsaldeko 19:30etik 20:30era. Informazio gehiago nahi duenak eskura izango du www.pagoeta.com web orrian eta elkartean bertan (Telf. 943-132911).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide