Auzokonposta egiteko ikastaroak antolatu ditu Udalak

Baleike 2013ko otsailaren 22a

Bihar, larunbata, eta asteartean auzokonposta egiteko ikastaroak egingo dira Brankan.

Dagoeneko Oikiako eta Puntanuetako taldeak martxan daude, eta orain Basadin eta San Telmoan ari dira taldeak osatzen. Hori ikusirik, bi auzo horietako eta Puntanuetak...

Bihar, larunbata, eta asteartean auzokonposta egiteko ikastaroak egingo dira Brankan.

Dagoeneko Oikiako eta Puntanuetako taldeak martxan daude, eta orain Basadin eta San Telmoan ari dira taldeak osatzen. Hori ikusirik, bi auzo horietako eta Puntanuetako familia berrientzat bi ikastaro antolatu ditu Udalak. Lehena bihar bertan izango da, hilak 23, goizeko 9:30ean, Brankan. Bigarrena, asteartean, hilak 28, 19:00etan, Alondegiako Arranpla gelan (lehen solairua).

Auzokonposta egin nahi duten herritarrek izena emateko 608054359 telefonora deitu edo auzokonposta@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide