Autodefentsa ikastaroa antolatu dute larunbat honetarako

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 22a

Emakumeen defentsa pertsonalerako ikastaroa antolatu du Getariako Kenpo-kai taldeak larunbaterako, udaleko Ongizate sailaren laguntzarekin. Bi ordu iraungo ditu, 17:00etatik 19:00etara, eta gorputza landu eta defentsarako teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Kiroldegian zein Getariako Udalean eman beharko da izena. Ikastaroa doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide