Duna sortuko dute Antillako hondartzan kalitate oneko hondarra pilatzeko

Karkara.eus 2013ko otsailaren 21a

Hondartzaren laurdena baino ez du hartuko

Orioko hondartzan duna bat sortzeko proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak. Dunaren helburuak haizeak eragindako hondarraren joan-etorria gelditzea eta kalitatezko harea apurrari eustea dira. Era berean, hondartzari, zati txiki batean bada ere, garai bateko itxura bueltatu nahi diote. Horrela azaldu zuen Jon Zulaika teknikariak proiektuaren aurkezpenean.  

Jakin badakite duna hori sortuz gero jendeak erabiltzeko hondartza zatia gutxituko dela, baina, haien ustez, Antillan nahikoa hondar badago etzanda egoteko zein jolasteko –3.500 metro koadro inguru–. Gainera, dunak 1.395 metro koadro izango ditu morrutik gertuen dagoen hondartzako

aldean,

hondartzaren laurden bat gutxi gorabehera. Bestalde, proiektu hau martxan jartzeak hondarra, behar izanez gero, beste edozein lekutatik ekartzeak baino diru kostu gutxiago du. Izan ere, pilatutako harea fina hondartzara bueltatzeko aukera egongo litzateke.

Egitura dinamikoak

Haizeak hondarra kanpoko aldeko pasealekuraino eraman du, besteak beste azken hilabeteko haize zakarrarekin. Bestalde, barra, morrua, pasealekua eta etxebizitzak eraikitzeak ur korronteak aldatu ditu eta horren eraginez ere galdu da hondarra, baita haren kalitateak okerrera egin ere. Herrio natur taldeko Olatz Olariagak aurkezpenean esan zuenez, dunak egitura dinamikoak dira, sortzen eta eraldatzen direnak. Antilla duna eremu zabala zen, baina gizakiak desagerrarazi egin ditu azken hamarkadetan egin diren eraikinekin. Lehengoarekin alderatuta ezberdina izango den arren, hondarra gordetzeko modu bat da orain abiaraziko duten proiektua. Gainera, EHUko Topografiako ikasle batzuen proiektuak orain dela gutxi argitu duenez, hondarraren kalitatea ere galtzen ari da. Dunarekin arazoari irtenbide natural eta jasangarria eman nahi diote, eta, gune horretan, Udaberria baino lehen 14.000 landare landatuko dituzte ekosistema berri bat eratzeko.

Ezker aldean
Antillako duna itsasora begira ezker aldean, morruko sarreratik gertu kokatuko dute. Dunaren gunea zutabe eta sokekin mugatuko dute eta erdian pasabide bat egongo da hondartzarako sarrera errazteko. Hala ere, ikerketan oztoporik sortu ez dadin, eskertuko genuke duna errespetuz zaintzea, dio Jon Zulaikak.
Aurkezpenean izan ziren oriotarrentzat proiektu egokia bada ere, kokapenarekin zalantzak adierazi zituzten. Izan ere, ertz horretan kokatuta orain arte bezala hondarra pasealekura joango dela esan zuten, beraz, hainbaten ustez dutxetatik gertuago jarri behar lukete eta hondartzan luzetara. Jon Zulaikaren esanetan, gaur egun, ezker aldean pilatzen da hondar gehien eta horregatik aukeratu dugu toki hori. Proiektu pilotua izanik dunaren bilakaera bost urtez ikertuko dute eta emaitza onak emanez gero, ikusiko lukete bideragarria al den duna hori hedatzea.




Hondartzaren laurdena baino ez du hartuko

Orioko hondartzan duna bat sortzeko proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak. Dunaren helburuak haizeak eragindako hondarraren joan-etorria gelditzea eta kalitatezko harea apurrari eustea dira. Era berean, hondartzari, zati txiki batean bada ere, garai bateko itxura bueltatu nahi diote. Horrela azaldu zuen Jon Zulaika teknikariak proiektuaren aurkezpenean.  

Jakin badakite duna hori sortuz gero jendeak erabiltzeko hondartza zatia gutxituko dela, baina, haien ustez, Antillan nahikoa hondar badago etzanda egoteko zein jolasteko –3.500 metro koadro inguru–. Gainera, dunak 1.395 metro koadro izango ditu morrutik gertuen dagoen hondartzako aldean, hondartzaren laurden bat gutxi gorabehera. Bestalde, proiektu hau martxan jartzeak hondarra, behar izanez gero, beste edozein lekutatik ekartzeak baino diru kostu gutxiago du. Izan ere, pilatutako harea fina hondartzara bueltatzeko aukera egongo litzateke.

Egitura dinamikoak

Haizeak hondarra kanpoko aldeko pasealekuraino eraman du, besteak beste azken hilabeteko haize zakarrarekin. Bestalde, barra, morrua, pasealekua eta etxebizitzak eraikitzeak ur korronteak aldatu ditu eta horren eraginez ere galdu da hondarra, baita haren kalitateak okerrera egin ere. Herrio natur taldeko Olatz Olariagak aurkezpenean esan zuenez, dunak egitura dinamikoak dira, sortzen eta eraldatzen direnak. Antilla duna eremu zabala zen, baina gizakiak desagerrarazi egin ditu azken hamarkadetan egin diren eraikinekin. Lehengoarekin alderatuta ezberdina izango den arren, hondarra gordetzeko modu bat da orain abiaraziko duten proiektua. Gainera, EHUko Topografiako ikasle batzuen proiektuak orain dela gutxi argitu duenez, hondarraren kalitatea ere galtzen ari da. Dunarekin arazoari irtenbide natural eta jasangarria eman nahi diote, eta, gune horretan, Udaberria baino lehen 14.000 landare landatuko dituzte ekosistema berri bat eratzeko.

Ezker aldean
Antillako duna itsasora begira ezker aldean, morruko sarreratik gertu kokatuko dute. Dunaren gunea zutabe eta sokekin mugatuko dute eta erdian pasabide bat egongo da hondartzarako sarrera errazteko. Hala ere, ikerketan oztoporik sortu ez dadin, eskertuko genuke duna errespetuz zaintzea, dio Jon Zulaikak.
Aurkezpenean izan ziren oriotarrentzat proiektu egokia bada ere, kokapenarekin zalantzak adierazi zituzten. Izan ere, ertz horretan kokatuta orain arte bezala hondarra pasealekura joango dela esan zuten, beraz, hainbaten ustez dutxetatik gertuago jarri behar lukete eta hondartzan luzetara. Jon Zulaikaren esanetan, gaur egun, ezker aldean pilatzen da hondar gehien eta horregatik aukeratu dugu toki hori. Proiektu pilotua izanik dunaren bilakaera bost urtez ikertuko dute eta emaitza onak emanez gero, ikusiko lukete bideragarria al den duna hori hedatzea.




Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide