Bartzelonan egin berri diren Neguko Espainiako Master txapelketetatik bi marka berri jarrita itzuli da Adriana Campoy igerilaria.
40 urtez gorako emakume igerilariekin aritu da lehian eta irabazi egin ditu jokatutako 5 probak: bular-igeriketan eta estilotakoan. Estilo guztiak gustuko baditu ere, bular-igeriketak eman dizkio fruiturik gozoenak, oraingoz. Izan ere, Espainiako bi errekor lortu ditu:
-
100 metro bular-emakumezkoak: 01:20:79
-
200 metro bular-emakumezkoak: 02:55:38
Gainontzeko probetan ere oso emaitza onak lortu ditu:
-
200 metro estiloak-emakumezkoak: 2:44:77 –Lehenengoa–
-
50 metro bular-emakumezkoak: 37:72 –Lehenengoa–
-
4x50 metro estiloak-emakumezkoak: 2:31:50 –Bigarren–
-
4x50 metro libre-emakumezkoak: 2:06:68 –Bigarren–
-
4x50 metro libre-mixtoa: 2:13:36 –Zortzigarren–
-
100 metro estiloak-emakumezkoak: 1:15:86 –Lehenengoa–
-
4x50 metro estiloak-mixtoa: 2:07:48 –Bigarren–
Adriana Campoy betidanik ibili izan da igerian, baina urte batzuetan utzita egon da, besteak beste, lau seme-alabak izan dituelako. Orain dela zazpi urte igeriketa txapelketetara bueltatu zen eta errekorretara iritsi ahal izateko entrenatzaile aditu batekin ari da lanean. Txapelketa prestatzeko astelehenetik ostiralera, egunero, pare bat ordu pasa ditu igeri egiten eta ordu eta erdi gimnasioan. Asko sufritu dut, baina merezi izan du, dio. Gaineratu du, familiari esker egin ahal izan ditut horiek guztiak. Haien babesik gabe ezinezkoa izango zatekeen.
Orain duen egoera fisikoa baliatuz, abiadura landu nahi du beste marka batzuk hobetu ahal izateko, tartean 50 metro tximeleta estiloan.