Zestoarrak Lilatoian
Martxoaren 3an, Donostian, 24. Lilatoia lasterketa izango da. 11:00etan, Boulervard-etik irtenda. Zestoatik Lilatoira autobusa antolatu dute, eta gainera elkarrekin bazkaltzeko aukera. Autobuserako izena Zestoako kiroldegian eman behar da, 10 euro ordainduta. Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 25a, astelehena izango da. Informazio gehiago jasotzeko 679-060938 (Jaxone) telefono zenbakira deitu daiteke.