“Zer ekonomia, zer hazkunde zer gizaki?” hitzaldia emango du Joseba Azkarraga Etxagibelek

Baleike 2013ko otsailaren 21a

Datorren ostiralean, otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatutako zikloaren barruan solasaldi berri bat izango dugu.

Datorren ostiralean, otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatutako zikloaren barruan solasaldi berri bat izango dugu. Oraingoan Joseba Azkarraga Etxagibel izango da gurekin eta landuko duen gaia: Zer ekonomia, zer hazkunde, zer gizaki? Euskaraz izango da eta beti bezala, Foronda jauregian 19:30ean. Hemen Josebak bidalitako aurrerapena:“Nola irakurri gaurko mundua? Nora garamatza? Hazkunde ekonomiko etengabearen dogma erori zaigu eta gertaera horrek sekulako inplikazioak ditu ikuspegi askotatik. Hemendik aurrera zalantza da nola egingo dugun hazkunde-osteko gizarterako trantsizioa, trantsizio hori izan baitaiteke boluntarioa (ordenatua), edo behartua eta kaotikoa (desordenatua). Lehenbizikoak gizadiaren loraldia suposa lezake, bidea justiziaz eginez gero eta “gutxiagorekin hobe” leloarekin jarraiki; bigarrenak ordea, giza kondizioaren degradazio aurrekaririk gabekoa suposa lezake. Testuinguru honetan, besteak beste behar dugu bizitza ona zein den sendo birplanteatzea.”

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide