Mendekotasuna duten pertsonen ongizatea hobetzeko hitzaldia Zarautzen, datorren ostegunean

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 20a

Zarauzko Udala eta Matia Fundazioa Etxean Ondo proiektuan elkarlanean ari dira. Proiektu horren helburua mendekotasuna duten pertsonen zaintza hobetzea da. Ildo horretatik, Zaintzailearen trebezia emozioak kudeatzeko eta maneiatzeko hitzaldia antolatu dute otsailaren 28rako, datorren ostegunerako. Udaberri eraikinean  izango da, 15:30etik 17:30era. Bertan, mendekotasuna duten pertsonen ongizatea hobetzeko klabeak emango dira, eta senitartekoek zalantzak argitu ahalko dituzte.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide