Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Frantzisko 29. zenbakiko etxeko teilatua aldatu behar dute. Horretarako kale hori itxiko dute, hamar metrotako kamioi bat sartuko baita. Lan hauek 14:30etik 16:30era egingo dituzte. Udaltzaingoak trafikoa Iturribide kaletik desbideratuko du, bidea itxita dagoen bitartean. Geltoki kaleko garajeetako ibilgailuak ere, Herrikobarratik kontrako norabidean desbideratuko dira.
Lanak gaurtik otsailaren 25era bitartean izango dira.