Emakume bat erriotik atera zuten igandean, itotzear zela

Baleike 2013ko ots. 20a, 10:51

Joan den igandean, moilan argazkiak egiten ari zen emakume bat erriora erori eta itotzeko zorian egon zen.

Dirudienez, autobusa paretik pasatzen hasi zenean pauso pare bat atzera egin eta jausi egin zen uretara. Emakumeak ez zekien igeri egiten. Zorio...

Joan den igandean, moilan argazkiak egiten ari zen emakume bat erriora erori eta itotzeko zorian egon zen.

Dirudienez, autobusa paretik pasatzen hasi zenean pauso pare bat atzera egin eta jausi egin zen uretara. Emakumeak ez zekien igeri egiten. Zorionez, Azpeitiko gazte batek gertatutakoa ikusi eta ez zuen birritan pentsatu: uretara jauzi egin eta emakumea salbatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide