Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako Udalak emakumeen defentsa pertsonala lantzeko ikastaroa antolatu du larunbaterako. Arratsaldean izango da saioa, 17:00etatik 19:00etara Sahatsaga Kiroldegian. Gorputza lantzeko eta auto defentsa teknikak ikasteko aukera izango dute bertan parte hartzen duten emakumeek; ikastaroa hasi berriei dago zuzendua, "beraz inork ez du ikastaroan parte hartzeko lotsarik izan behar" azaldu dute antolatzaileek. Udaletik jakinarazi dutenez, ikastaroa dohainik izango da eta bertan izena eman nahi dutenek, Getariako Udalean eta Sahatsaga Kiroldegian izango dute horretarako aukera.