Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertshow bertso saio musikatua antolatu dute ostiralerako, Barley tabernan. Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariek hartuko dute parte. Aritz Casabal ariko da gai jartzaile lanetan eta Ixak eta Sierrak lagunduko dute, gitarrarekin eta saxofoiarekin, hurrenez hurren. 23:15a aldera hasiko dute saioa, Reala eta Athleticen arteko derbia amaitu ostean.