Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko KZ guneak hainbat ikastaro antolatu ditu martxorako. Martxoaren 4ean eta 5an emango dituzte Open Office Writer programaren inguruko eskolak, 18:00-20:00 bitartean. Martxoaren 7an, berriz, Wikipedia gunearen inguruko ikastaroa emango dute, ordu berean. Informacion en la nube-ri buruzkoa, aldiz, martxoaren 12an egingo dute; Codigo QR-ri buruzkoa martxoaren 13an, 09:00etatik 11:00etara; Softonic-en ingurukoa hurrengo egunean eta ordu berean; Gmail, Google Map, Google Traductor eta Google Docs-i buruzkoa martxoaren 18tik 21era 09:00-11:00 bitartean; sare sozialen ingurukoa martxoaren 18tik 26ra 16:00-18:00 artean eta Gimp-i buruzkoa, berriz, martxoaren 18tik 21era, 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaroen inguruko informazio zabalagoa eskuratu edota izena emateko 943-023687 telefonora deitu beharko da, edo KZ gunera bertara jo, Zigordia kaleko 34-1 helbidera.