Julen Saizar zenari omenaldia egin zioten larunbatean Orioko Etxeluzea Gaztetxean (Egilea: IBAN EGIGUREN)
Pasa den larunbatean, otsailaren 16an Gaitza musika taldeko abeslari Julen Saizar zenak 30 urte beteko zituen. Egun seinalatu hori aprobetxatuz Gaitza musika taldeak kontzertua eskaini zuen dagoeneko desagertu diren beste hainbat musika talde oriotarrekin batera Etxeluzea Gaztetxean. Bertaratu ziren guztiek ekitaldietan zehar "giro aparta izan zela" nabarmendu zuten. Arrautz ustelak, Kenon eta Solikosis musika taldeak igo ziren oholtza gainera Gaitzarekin batera Julen Saizar zenari omenalditxoa egitera.