Jira Bira pistako txirrindulari taldea aurkeztu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 16a

Gaur eguerdian aurkeztu dute Oarso Car Jira Bira pistako txirrindulari taldea. Bost lagunek osatzen dute: Eider Unanue zumaiarrak, Nahia Dominguez tolosarrak, Irene Usabiaga ordiziarrak, Lide Lujanbio pasaitarrak eta Unai Intziarte donostiarrak. Arritxu Iribar kazetariak taldekideak eta entrenatzaileak—Ismael Etxarri  eta Fernando Ollokiegi— aurkeztu ostean, denboraldiaren aurreikuspena eta txirrindulari bakoitzak dituen helburuak azaldu zituzten. Ondoren, mahai ingurua izan zen pistako txirrindularitzaren egungo egoeraren eta erronken inguruan. Honakoak izan ziren parte-hartzaileak: Jose Ramon Cendero Pistako Txirrindularitzako Euskal Federazioako ordezkaria, Raul Mena CESPA-EUSKADI taldeko zuzendaria, Josetxo Sansinenea Pistako Txirrindularitzako Euskadiko Federazioko arduraduna eta Espainiako hautatzailea, Etxarri eta Ollokiegi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide