Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Miriam Mendozaren eskutik, otsailaren 20an, datorren asteazkenean ipuin kontaketa saioa izango da Sanz Enea liburutegian. LH 2. mailakoei (6-7 urte bitarteko haurrak) zuzenduta egongo da, eta Mendozak kamishibai teknika erabiliko du ipuinak kontatzeko. Kamishibaia hitzak paperezko antzerkia esan nahi du, eta haurrei istoriak kontatzeko Japonian sortutako antzerkitxoa da. Kontalariak ilustratutako laminak erakusten dituen bitartean kontatzen du istoria hori. Oso teknika herrikoa da Japonian eta erabiltzen da bai ipuinak kontatzeko baita baliabide didaktiko gisa ere. Arratsaldeko 17:30ean izango da ipuin kontaketa.