Munduko zapatak ikusgai Kultur Etxean

Karkara.eus 2013ko otsailaren 14a

Otsailaren 22ra bitartean egongo da erakusketa

Armairuetan zapata asko izan ohi dira gordeta, negurako zein udarako, baina oinetakoak sobera ikusteko aukera otsailaren 22ra bitartean jarritako erakusketan izango da Kultur Etxean. Oinetakoen historia eta erabilera oso-oso aspaldikoa da. Hasierakoak ondu gabeko larruz

egindakoak hankari uhal batzuen bidez lotutakoak.

Antzinako Grezian eta

Erroman denek ez zituzten oinetakoak erabiltzen. Homeroren heroiak, esaterako,

oinutsik joaten ziren borrokara. Erroman, berriz, emakume aberatsak oinetakoak

jantzita ateratzen ziren beti kalera, ez bazen hiletetako segizioetan. Erromako

soldaduek, bestalde, sandaliak eta zango erdirainoko botak erabiltzen zituzten,

normalean.

Arabiarrek sandalia

baldarrak erabiltzen zituzten hasieran; baina, gero, teknika fintzen joan

ziren  babutxak sortzeraino.

Erdi Aroaren hasieran

bota erdia erabiltzen zen gehiena gero, babutxak erabiltzen

hasi ziren eta, XIII. menderako punta luzeko botinak. XV. mendearen

bukaeran agertu ziren bota altu eta ajustatuak eta garai berekoa da, baita ere,

punta karratuko zapata.

Hortik aurrera, era

askotako zapata motak erabili izan dira historian, garaiaren eta tokiaren

arabera: kanpai erako bota, takoidun zapata, oinetako lazodunak, trabilladunak,

motzak, luzeak…

Benetako eskalan

Erakusketa honetan

mundu osoko oinetakoak ikus daitezke: hasi zaharrenetatik eta gaur egungoetara

arte. Erakusketak kultura

eta toki askotako oinetakoak biltzen ditu: Egipto, Israel, antzinako Erroma,

Grezia zaharra, Turkia, Pakistan, India, Japonia, Txina, Ingalaterra, Ipar

Amerika, Hego Amerika, Afrika, Europa…

Modeloak benetako

eskalan eginda daude material ugari erabiliz; gehienak, hala ere, Mâché paperarekin egindakoak.

Astegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bisitatu ahal izango da

erakusketa.

Otsailaren 22ra bitartean egongo da erakusketa

Armairuetan zapata asko izan ohi dira gordeta, negurako zein udarako, baina oinetakoak sobera ikusteko aukera otsailaren 22ra bitartean jarritako erakusketan izango da Kultur Etxean. Oinetakoen historia eta erabilera oso-oso aspaldikoa da. Hasierakoak ondu gabeko larruz egindakoak hankari uhal batzuen bidez lotutakoak.

Antzinako Grezian eta Erroman denek ez zituzten oinetakoak erabiltzen. Homeroren heroiak, esaterako, oinutsik joaten ziren borrokara. Erroman, berriz, emakume aberatsak oinetakoak jantzita ateratzen ziren beti kalera, ez bazen hiletetako segizioetan. Erromako soldaduek, bestalde, sandaliak eta zango erdirainoko botak erabiltzen zituzten, normalean.

Arabiarrek sandalia baldarrak erabiltzen zituzten hasieran; baina, gero, teknika fintzen joan ziren  babutxak sortzeraino.

Erdi Aroaren hasieran bota erdia erabiltzen zen gehiena gero, babutxak erabiltzen hasi ziren eta, XIII. menderako punta luzeko botinak. XV. mendearen bukaeran agertu ziren bota altu eta ajustatuak eta garai berekoa da, baita ere, punta karratuko zapata.

Hortik aurrera, era askotako zapata motak erabili izan dira historian, garaiaren eta tokiaren arabera: kanpai erako bota, takoidun zapata, oinetako lazodunak, trabilladunak, motzak, luzeak…

Benetako eskalan

Erakusketa honetan mundu osoko oinetakoak ikus daitezke: hasi zaharrenetatik eta gaur egungoetara arte. Erakusketak kultura eta toki askotako oinetakoak biltzen ditu: Egipto, Israel, antzinako Erroma, Grezia zaharra, Turkia, Pakistan, India, Japonia, Txina, Ingalaterra, Ipar Amerika, Hego Amerika, Afrika, Europa…

Modeloak benetako eskalan eginda daude material ugari erabiliz; gehienak, hala ere, Mâché paperarekin egindakoak.

Astegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide