Otsailaren 16an, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako dantza ikasleek ekitaldia eskainiko dute 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian.
Ander Errasti irakaslearen 200 dantza ikaslek hartuko dute parte, 4 urtetik 13 urte bitartekoek. Gainera, dantzariei lagunduz, musika eskolako instrumentu ikasleak ere izango dira perkusioa, txistua, esku-soinua eta trikitixa joz.
Dantzarien pauso eta mugimenduetan honako dantzak ikusteko aukera izango da:
- Eutsi goiari ijito
- Do, re, mi
- Besarkada bat
- Agintariarena
- Agurra
- Bolant dantza
- Polka pik
- Txontxongilo
- Donostiako martxa
- Arratia
- Launango
- Uztai dantza
- Lau koreografia
Ikasleen guraso, senide eta lagunak zein dantza gogoko duten herritarrak gonbidatuta daude dantza saiora.