Gaur goizean goiz hasi da berriz Ertzaintzako erreskate taldeak atzo desagertutako 57 urteko emakumea bilatzeko lanekin.
Atzo, gaueko hamarrak aldera jaso zuten abisua eta Iruretaegia bailara inguruan bila ibili ondoren, goizaldean etena egin zuten. Goizeko 7:00etan berriz jarri dira martxan Aiako Udaleko brigada, DYA, Gurutze Gorria, Ertzainen erreskate taldea eta Elorrioko txakur unitatea –Ertzainor taldea–, eta beste hainbat boluntario. Guztia larrialdi teknikari batek koordinatuta ari dira egiten.
Oraingoz ez dakite zein egoeratan galdu zen emakumezkoa.
Bilaketa Aia inguruko baserri guneetara zabaldu dute oraingoz.