Ignacio Artetxe
Ignacio Maria Arteche Elejalde azpeitiar sendagilea zendu da, 92 urterekin. Arteche 1920ko martxoaren 22an jaio zen Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean. Azpeitiko Maristen Ikastetxean egin zuen batxilergoa eta ondoren, Zaragozan eta Valladoliden medikuntzako ikasketak burutu zituen. Azpeitian 50 urte sendagile egin zituenean, 1998ko ekainaren 2an, Azpeitiko Udalak omenaldia eskaini zion. Baina, gero ere sendagile kontsulta martxan izan zuen.
Herriko hainbat kirol elkarterekin ere lanean jardundakoa da Arteche, besteak beste, Lagun Onak Futbol Klubaren sorreran ere parte hartu zuen berak. Azpeitiari buruzko historia liburuak ere idatzi ditu:
Historias de Azpeitia berak idatzitakoa da eta
El ferrocarril del Urola (1926-1986) (2002ko azaroa) liburuan parte hartu zuen Lourdes Odriozola Oiarbide eta Juanjo Olaizola Elordirekin batera.
Ardozaleak Elkarteak kaldereroetako kofradiako kide izendatu zuen 1999. urtean.
Gaur (osteguna) da Artecheren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.