Herritik mugitu ere egin gabe Laponia ezagutzeko aukera izango da gaur arratsaldean Orion. Aspalditik Orion bizi den Alberto Agirrezaldegi elgoibartarrak 2012ko martxoan Laponian barrena zeharkaldia egin zuen beste zortzi euskaldunekin batera eta bertako irudiak ikusteko eta han bizitakoak ezagutzeko aukera izango dute oriotarrek Agirrezaldegiren eskutik. Gaur iluntzean, 19:00etatik aurrera izango da diapositiba emanaldia Salatxo plazako areto berrian.