HITZA, sareartetik lau haizetara

Aritz Mutiozabal 2013ko ots. 13a, 09:44

Azken asteetan konturatuko zinetenez, Urola Kostako Hitza egunkariaren webguneak (urolakosta.hitza.eus) jantziz aldatu du. Diseinu praktikoago, erosoago eta erakargarriago baten aldeko apustua egin du, irakurleek albisteen edukiak eta atalak nahieran irakur ditzaten. Etengabe eguneratuz, azken berrien harian betiere.Gainera, asteko albiste esanguratsuenei dagokien presentzia emate aldera, eta maiz jarraikortasun periodistikoa eskatzen dutenez, atariaren hasieran nabarmentzen hasi dira. Lehen ez bezala, orain eskualdeko herri guztiek dute beren ataria –beren albistegi propioa– HITZAren webgunearen baitan. Eskuinaldeko zutabean herri guztien zerrenda ageri da, eta bisitatu nahi denaren gainean klikatu besterik ez dago hango berriak irakurtzeko. Zuzenean norbere herriko albistegira sartzeko, web helbidearen bukaeran herriaren izena atxiki behar zaio. Errezilgo berrietara joan nahiez gero, adibidez, urolakosta.hitza.eus/he­rria/errezil jarri beharko da; eta pauso bera gainerako herriekin. Gainerakoan, albisteak gaika antolatuta daude, aisia, kirola, kultura, gizartea, ekonomia, politika eta hondakinak izeneko ataletan. Hauek webgune nagusiaren hasieran eta bukaeran topatuko ditu irakurleak. Aldi berean,  papereko edizioa eta ostegunetako Arkupean gehigarria irakur daiteke; astekoa ez ezik, bi aste lehenagokoa ere bai. Multimedia eta sare sozialak Diseinua berritzearekin  batera, multimedia osagaiei arreta berezia jarri dio HITZA-k. Hori horrela, ikus-entzunezkoak, argazki bildumak eta bideo-erreportaje bereziak agerian jarri ditu, esku-eskura, itzulinguruka handirik gabe erraz topatzeko moduan. Baita blogarien ekarpenak ere. Horretarako webgunearen erdiko zutabea baliatu du. Eskualdeko albisteak lau haizetara hedatzea du helburu UROLA KOSTAKO HITZA-k, eta horretara dator webgunea. Baina ez da horretan mugatuko. Atarian argitaratutako albisteak, erreportajeak, ikus-entzunezkoak eta argazki-bildumak sare sozialen bidez zabaltzen ditu. Hain justu ere, ahalegin berezia egingo du zabalkundea areagotzeko, baina baita irakurleekiko hartu-emana sustatzeko ere. Twitter, Facebook eta Youtube atarietan presente dago, eta euskarri horietan ere albisteak etengabe eguneratzen ditu. Urola Kostako Hitza Helbideak sarean
  • Webguneak. Orrialde honen eskuinaldeko zutabean daude herri bakoitzeko loturak.
  • Twitter.
@ukHitza @azkoitikohitza @getarikohitza  @zarauzkohitza  @zestoakohitza
  • Youtube.
youtube.com/urolakostakohitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide