Antoniano Kirol Elkarteak berriz ere emaitza onak lortu ditu pasa den asteburuan. Gipuzkoako Selekzioak aukeratuta, Zaragozan jokatu zen autonomien arteko jauzi hirukoitzeko txapelketan izan zen Ruben Garrastazu, larunbatean. Bertan, Gipuzkoako Selekzioak hirugarren postua lortu zuen.
Igandean berriz, Usoa Ostolazaren txanda izan zen. Zornotzan Euskadiko Kross txapelketan parte hartu zuen zarauztar gazteak eta bigarren egin zuen. Hori dela eta, martxoaren 17an Avilan (Gaztela eta Leon) jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela eskuratu zuen.