Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñurritza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Rezola Zementu Museora bisita antolatu du otsailaren 28rako. Horrez gain, Donostiako Miramar eta Aiete parkeak bisitatuko dituzte parte-hartzaileek. Aieteko topalekuan bazkalduko dute, 14:00etan. Parte-hartzaileek 09:08ean hartuko dute trena Añorgara joateko. Interesa dutenek gaur, bihar, datorren astearte eta asteazkenean eman ahalko dute izena, elkartean 16:00etatik 18:00etara. Izena ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira.