Aingeru Zaindaria elkarteko bazkideen bazkaria, martxoaren 1ean

Zarauzko Hitza 2013ko otsailaren 12a

Zarautzen, Aingeru Zaindaria elkarteko bazkideen bazkaria antolatu dute datorren martxoaren 1erako. Honako menua prestatuko dute: hasierako platera, legatza saltsan, haragia eta helatu tarta. Ardoa, cava, kopa bat eta kafea ere izango dira. Menuak 17 euro kostako du. Interesa dutenek otsailaren 21a, datorren osteguna baino lehen eman beharko du izena, Iñurritza elkartera jota. Bazkide kopurua gehiagizkoa balitz, otsailaren 22an zozketa egingo dute eta hurrengo egunean erakutsiko dute parte-hartzaileen zerrenda elkarteko iragarki taulan. Bestalde, bazkarian parte hartzeko urteko kuota ordainduta izan beharko dute bazkideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide