Azpeitiko inauterietako sari nagusiak globo saltzailearentzako eta guardia zibilentzat

Nerea Uranga 2013ko otsailaren 12a

Azpeitiko helduen mozorro lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizaldean Azpeitiko udaletxean. Bart gauean izan da lehiaketa eta goizaldeko ordubata erdietan hasi dira sariak banatzen. Banakakoetan, lehen saria (200 euro) globo saltzaileak irabazi du; bigarrena (150 euro), Azpeitiko Udaleko anagramak; eta, hirugarrena (bi pertsonentzako afaria), Transformer-ek. Taldeetan, aurreneko saria (800 euro) guardia zilek jaso dute, hauek aker eta guzti irten zuten kalera; bigarrena (700 euro), orientalek; hirugarrena (500 euro), Egañaneko Inazioek; eta, laugarrena (afariak), Pepito Grillo tiobiboak. Inauterietako giro onenaren tabernentzako sari berezia Eguzkitzak jaso du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide