I love Rock elkarteak antolatutako Zine ModelON ekimenaren baitan, Federico Felliniren
Amacord filma izango da ikusgai ostiralean, Modelon. Amarcord hitzak
gogoratzen naiz esan nahi du Rimini eskualdeko dialektoan. Hain zuzen, bertan jaio zen zuzendari italiarra, eta izenburuak dioen bezala, bere haurtzaroa eta nerabazaroan eragina izan zuten gaiak— politika, sexua, herriko bizitza eta zinema bera, besteak beste— jaso zituen filman, Nino Rotaren musikarekin lagunduta.
22:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak bost euro kostako du.