Atez atekoaren inguruko hitzaldia bihar, Mitxelenan

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 12a

Zero zabor posible al da atez atekorik gabe? zikloaren baitan, ostegunean Mitxelena auzoan izango da hitzaldia. Hitzaldiaren aurkezpena Zarautz Zero Zaborreko kide batek egingo du, ondoren gaian adituak eta arituak diren Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi Gipuzkoa Zero Zaborreko kideei lekukoa emanez. Hitzaldian, herritarren kezka eta zalantzak argitzeko aukera izango da. 19:00etan hasiko dute hitzaldia, auzo elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide