Errezil bidea itxita zegoen gaur goizean Azpeitiko Landeta auzoko biribilgunean ikus daitekeenez (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Azken orduetako elurrak hainbat arazo eragin du goiz partean eskualdeko puntu batzuetan. Azpeititik Tolosara Urraki bidetik joateko, esaterako, derrigorrezkoa da kateak jartzea ibilgailuei. Hala dago adierazita Landetako biribilgunean. Azpeitian bertan, Errezil aldera joateko errepidea itxita dago Ertzaintzaren kartel batek errepidean bertan adierazten duenaren arabera. Dirudienez, luizi batengatik itxi dute. Hala ere, ibilgailu batzuk ikusten dira aurrera eta atzera errepide horretan.
Bestetik, Azkoititik Elgoibar aldera, Azkarate bidean kontu handiarekin ibiltzeko aholkatu dute.
Azkoitian, Martirieta auzoan errepidea erabat itxita gelditu da gaur goizean luizi batengatik (Argazkia: Azkoitiko Udala)
Zumaian, Ardantzabiden urak gainezka egin du, eta garajeetatik ere ura atera behar izan dute.
Ikusi Baleike.com-eko argazkia eta bideoa.
Edozein zalantza izanez gero, 011 telefono zenbakian trafikoari buruzko informazio eguneratua emango dutela azaldu dute.
Tolosara Urrakitik joateko kateak jarri behar dituzte ibilgailuek (O.L.A./Hitza)