Herritarrak zinegotziekin biltzeko ordutegiak zehaztu dituzte

Zarauzko Hitza 2013ko otsailaren 11

Udal Gobernuko kideek herritarrak hartuko dituzte bihartik aurrera. Herritarrenganako arreta zerbitzua hobetu eta zabaldu asmoz, udaletxeko ordutegiaz kanpo, arreta zerbitzua eskainiko dute. Horretarako, alde aurretik txanda eskatu beharko da, 943-005110 telefono zenbakira deituta. Ondokoa da arreta ordutegia:

Juan Luis Illarramendi alkatea

Asteazkenetan, 16:00-18:00 bitartean

Iñaki Eizagirre Hirigintza, Ogasuna eta Finantza zinegotzia

Asteartetan, 16:30-18:30 bitartean

Jabier Etxaburu Agenda 21, Parte Hartzea eta Udaltzaingo zinegotzia

Asteartetan, 16:30-19:00 bitartean

Alizia Osa Ingurumen zinegotzia

Asteartetaz, 17:00-18:00 bitartean

Ane Eizmendi Jendarte zerbitzuetako zinegotzia

Ostegunetan, 16:00-18:00 bitartean

Gari Berasaluze Kultura, Euskara, Jaiak eta Herrien Elkartasuna zinegotzia

Asteazkenetan, 15:00-18:00 bitartean

Aser Lertxundi Kirola eta Gazteria zinegotzia

Ostegunetan, 16:00-18:00 bitartean

Eider Illarramendi alkateordea

Ostiraletan, 17:30-19:30 bitartean  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide