Itziar inguruan goiz buelta egingo dute Pagoetakoek igandean

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 11

Pagoeta Mendizale Elkarteak goiz buelta  antolatu du datorren iganderako, otsailaren 17rako. Ibilaldia, Itziarren hasiko dute eta  Sarbil mendi gailurretik igaro ondoren, Lasturrera jaitsiko dira parte-hartzaileak. Hortik, Murgizar  eta Ezteiaundi  baserrien ondotik igaro ondoren,  Saltsamend eta Andutz  mendietara igoko dira. Itziarren amaituko dute ibilaldia. Jakinarazi dutenez,  ez du aparteko zailtasunik; 4 ordu eta erdi inguru iraungo du. Goizeko 08:00etan Agoueseneko biribilgunetik abiatuko dira eta 14:00 inguruan Zarautzera iristea aurreikusten da. Interesa dutenek Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, ostirala bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide